2007/05/19

TXITXIBURRUNTZI EDO KANPORAMARTXO ETA ETXERAMARTXO

TXITXIBURRUNTZI EDO KANPORAMARTXO

Antzinean, negua amaitutakoan, gure herriko baserri eta auzoetako bizilagunak elkartu egiten ziren leku ezagunetan eta egun pasa egiten zuten txerrikiak sutan erretzen eta jaten, dantza egiten...
Euskal Herriko beste toki batzuetan txitxiburduntzi, sarteneko, sasikoipetxu, basatoste, sasimartxo etb izenez ezagutzen den ohitura honek Arratiako hainbat tokitan eta Zeberion bizirik jarraitzen du eta Txitxiburruntzi edo Kanporamartxo izenez ezagutzen dugu.
Tradizioari jarraituz ibilalditxo bat egiten da eta ondoren urdaiazpikoa eta txorizoak zorroztutako makilen puntan sartu eta sutan erretzen dira geroago ogitartean jateko.

ETXERAMARTXO
Ohitura hau Txitxiburruntzi edo kanporamartxoarena baino ezezagunagoa da eta ia erabat galdurik dago bai Arratian eta baita Euskal Herri osoan ere.
Baserrietako bizilagunak beraien etxeetan biltzen ziren hildako txerriarekin egindako txerrikien kontua egin eta jateko.
Toki batzuetan mutikoak oilar bat bizirik besoetan hartuta herritik zehar joaten ziren eta ondoren merienda egiten zuten.

No hay comentarios: