2007/04/30

OLENTZERO

Olentzero pertsonaia Lesaka ingurutik dauka jatorria, Nafarroan. Pertsonaia hau euskal mitologiarekin eta sinkretismoarekin erlazionatzen zen. Denbora igarro ahala, bertsio modernoagoak sortu ziren. Bertsio hauetan, olentzero basoan bizi zen eta ikatza egiten zuen. Gainera ez zituen haurrak gustoko. Gaur egun, euskal familietara pasatu den tradiziozko pertsonaia da.




Gabonak heldu baino lehen, haurrek abestia ikasten dute olentzerok bisita egiten datorrenean abesteko:




Olentzero joan zaigu


mendira lanera


intentzioarekin


ikatz egitera.




Aditu zuenean


Jesus jaio dala


lasterka etorri da,


berria ematera.




Orra, orra


gure olentzero!


pipa hortzetan duela


eserita dago.


Kapoiak ere baditu


arraultzatxuekin,


bihar meriendatzeko


botila ardoarekin




Olentzero buru handia


entendimenduz jantzia


bart arratsean


edan omen du


bost barruako zagia


Ai horren tripa haundia


tralarara tralarara....


Haurrek hainbat ekintza desberdin egiten dituzte gabonetan. Lehenik eta behin, gabon kanta ikasten dituzte. Gero, gutun bat idazten diote olentzerori bidlatzeko. Gutun hori posta ontzira botatzen dute.

Gabonetako oporrak hartzen dituzten egunean, olentzerok bisita egiten du ikastolara. Orduan, haurrek gabon kanta abesten diote eta ikastetxera ekarri dituen opariak zabaltzen dituzte.

Euskal tradizioa, haurrak, jaiotzen direnetik ikasten dute eta denbora igaro ahala, pertsonai mitiko hori gero eta hobeto ulertzen dute.


AGATE DEUNA



Agate Deuna adibidez, otsailaren 5 egunaren bezperan ospatzen da. Jai hau Euskal Herri osoan ospatzen da. Otsailak 5ean edo aurreko egunean herrietan kopla batzuk abestu eta janaria eskatzen irteteko ohitura dago. Hainbat kopla desberdin abesten dira baina ospe gehien duena honako hau da:
Aintzaldun daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate
etxe hontan zorion hutsa
betiko euko al dabe
Santa Ageda bezpera dogu
Euskal Herriko eguna
etxe guztiak kantuz
aukeratuta duguna
.......tik etorri gara
taldean neska- mutilak
Santa Ageda omenez hartuta
soinuaz eta makilaz
1. 2, 3... EUP!
Haurrek eskolan, egun honetarako kopla bat ikasten dute. Gero, norberaren herritik irteten dira toki desberdinetan ikasitako kopla abestuz. Ekintza honen bitartez, haurrek txiki- txikitatik ikasten dute euskal tradizioa; tradizio honen historioa azaltzen zaie......

EUSKAL OHITURAK



Gaur egun Euskal Herrian dibertitzea eta ondo pasatzea oso erraza da. Euskal Herriko erkidego guztiek bere jai propioak dituzte, batez ere uda partean. Hainbat tradizio desberdin daude: Lekeition antzarrak, Iruñeko entzierroak, Donostiako danborrada, Agate Deuna ...




Guztiek eskaintzen dizkigute dibertitzeko aukera eta hainbat txapelketa eta erakusketa antolatzen dira




Haurrei txiki- txikitatik jarri behar zaie euskal ohiturekin kontaktuan. Bere folklorea ezagutu behar dute.