2007/05/19

KANDELERIO ETA SAN BLAS EGUNA

KANDELERIO EGUNA

Otsailaren 2an bedeinkatzen dira kandelak elizetan. Batzuk kandela zuzenak eta beste batzuek kandela biribilduak (argizariak edo erretxinak) eramaten dituzte elizara.

Antzinako euskaldunek uste zuten kandela bedeinkatu horiek haiek eta haien ondasunak babesten zituztela:

-Ekaitz egunetan pizten zen kandela bedeinkatua etxea eta bertan bizi zirenak babesteko.
- Familiako norbaitek gaizo larria zuenean ere pizten zen kandela bedeinkatua sendatzen laguntzeko.
- Kandela kiribildu bedeinkatua piztu eta adarretan jartzen zen jo edo eraso zitzakeen edozein sorginkeri edo gaizotatik babesteko

Egun horretan ere, antzinako euskaldunek elizara zumezko erramuak eramaten zituzten bedeinkatzeko. Gero, erramu bedeinkatu horiek etxe inguruko soroetan jartzen ziren. Eta euren gainean, kandela bedeinkatuak. Horrekin, izan litezkeen arriskuak eta baita familiaren baserrian zein baratzean sorginen agerpena urrundu nahi izaten zen. Eta zumeak eta kandelak jartzen ziren bitartean “kandelerio” abesten zen:

“Kandelerio lerioatzari ura dariosagarrari madarieutsi Peru adarrari.
Euria dakar menditik Ondarroaren gainetik Eztaukat zapatarik banoa Lekeitiotik
Kandelerioz eguzki,Negua dago aurreti, kandelerioz edurra, joan da neguaren bildurra”


SAN BLAS
Otsailaren 3an, Kandelario egunaren ondoren, San Blas eguna ospatzen da. Euskal Herriko herri gehienetan mantentzen da bedeinkazio bereziak egiteko ohitura hau.

Ohitura hauxe da: eleiza inguruetan kokatzen diren saltokietan gozokiak , opilak, erroskilak eta kolore desberdinetako hari berezi batzuk erosten dira, sanblasari izenez ezagutzen direnak.

Apaizak bedeinkatu eta gero hariak eta jateko gauzek apateko indarra omen dute eztarriko minak eta gaixotasunak aldentzeko.

San Blas hariak bederatzi egun pasa eta gero erre egin behar dira gaitzarekin amaitzeko. Kandelario egunean hasi eta inauteriak arte etxe askotan tostadak egiten dira.

No hay comentarios: