2007/05/19

ONDORIOAK

Lan hau egin bitartean, hainbat ondorio desberdin atera ditut. Blog honetan, euskal ohituraz aritu naiz. Nire ustez, honek erlazio zuzena dauka haurren hezkuntzarekin. Haurrak, txiki- txikitatik ohitura hauek ezagutzen eta menperatzen joan behar dira; bai eskolan, bai etxean.
Eskolan aipatutako ohitura batzuk lantzen edo egiten dituzte hala nola, olentzero, ihauteriak, txitxiburruntzi eta agate deuna besteak beste. Hauek jakin beharreko kontzeptuak dira, euskal folklorearen oinarrizko gauzak baitira.
Eskolan lantzearekin ez da nahikoa, gurasoak kontzientsiaturik egon behar dira ezagutza hauek haurrei trasmititzeko. Beraz, eskolaren zeregina da baina gurasoena ere bai.
Gai honen ezagutzak haurrei trasmititzea, ezinbestekoa da haurra bere talde sozialean edo gizartean integratzeko, hori baita hezkuntzaren helburu nagusia, beste batzuen artean.

KANDELERIO ETA SAN BLAS EGUNA

KANDELERIO EGUNA

Otsailaren 2an bedeinkatzen dira kandelak elizetan. Batzuk kandela zuzenak eta beste batzuek kandela biribilduak (argizariak edo erretxinak) eramaten dituzte elizara.

Antzinako euskaldunek uste zuten kandela bedeinkatu horiek haiek eta haien ondasunak babesten zituztela:

-Ekaitz egunetan pizten zen kandela bedeinkatua etxea eta bertan bizi zirenak babesteko.
- Familiako norbaitek gaizo larria zuenean ere pizten zen kandela bedeinkatua sendatzen laguntzeko.
- Kandela kiribildu bedeinkatua piztu eta adarretan jartzen zen jo edo eraso zitzakeen edozein sorginkeri edo gaizotatik babesteko

Egun horretan ere, antzinako euskaldunek elizara zumezko erramuak eramaten zituzten bedeinkatzeko. Gero, erramu bedeinkatu horiek etxe inguruko soroetan jartzen ziren. Eta euren gainean, kandela bedeinkatuak. Horrekin, izan litezkeen arriskuak eta baita familiaren baserrian zein baratzean sorginen agerpena urrundu nahi izaten zen. Eta zumeak eta kandelak jartzen ziren bitartean “kandelerio” abesten zen:

“Kandelerio lerioatzari ura dariosagarrari madarieutsi Peru adarrari.
Euria dakar menditik Ondarroaren gainetik Eztaukat zapatarik banoa Lekeitiotik
Kandelerioz eguzki,Negua dago aurreti, kandelerioz edurra, joan da neguaren bildurra”


SAN BLAS
Otsailaren 3an, Kandelario egunaren ondoren, San Blas eguna ospatzen da. Euskal Herriko herri gehienetan mantentzen da bedeinkazio bereziak egiteko ohitura hau.

Ohitura hauxe da: eleiza inguruetan kokatzen diren saltokietan gozokiak , opilak, erroskilak eta kolore desberdinetako hari berezi batzuk erosten dira, sanblasari izenez ezagutzen direnak.

Apaizak bedeinkatu eta gero hariak eta jateko gauzek apateko indarra omen dute eztarriko minak eta gaixotasunak aldentzeko.

San Blas hariak bederatzi egun pasa eta gero erre egin behar dira gaitzarekin amaitzeko. Kandelario egunean hasi eta inauteriak arte etxe askotan tostadak egiten dira.

TXITXIBURRUNTZI EDO KANPORAMARTXO ETA ETXERAMARTXO

TXITXIBURRUNTZI EDO KANPORAMARTXO

Antzinean, negua amaitutakoan, gure herriko baserri eta auzoetako bizilagunak elkartu egiten ziren leku ezagunetan eta egun pasa egiten zuten txerrikiak sutan erretzen eta jaten, dantza egiten...
Euskal Herriko beste toki batzuetan txitxiburduntzi, sarteneko, sasikoipetxu, basatoste, sasimartxo etb izenez ezagutzen den ohitura honek Arratiako hainbat tokitan eta Zeberion bizirik jarraitzen du eta Txitxiburruntzi edo Kanporamartxo izenez ezagutzen dugu.
Tradizioari jarraituz ibilalditxo bat egiten da eta ondoren urdaiazpikoa eta txorizoak zorroztutako makilen puntan sartu eta sutan erretzen dira geroago ogitartean jateko.

ETXERAMARTXO
Ohitura hau Txitxiburruntzi edo kanporamartxoarena baino ezezagunagoa da eta ia erabat galdurik dago bai Arratian eta baita Euskal Herri osoan ere.
Baserrietako bizilagunak beraien etxeetan biltzen ziren hildako txerriarekin egindako txerrikien kontua egin eta jateko.
Toki batzuetan mutikoak oilar bat bizirik besoetan hartuta herritik zehar joaten ziren eta ondoren merienda egiten zuten.

2007/05/16

IHAUTERIAK

Ihauteriak urteko sei egun dira, dena hankazgora jartzen da. Momo bezalako erdipurdiko errege baten agintealdi laburrean edota trapuzko agintari baten aginte pean, dena da trufa, iseka eta burla.
Inauteriak zoroen festak dira. Sei egun hauetan herritarrek mozorroa jantzi, dantzatu, eskean ibili eta logika guztiak puskatu baino ez du egiten. Bere izaera mozorroaren eta parodiaren bidez mantentzen badu ere, egungo gizarteak aratusteen izaera bi zentzutan aldatu du: alde batetik jakien arloa, antzina festa girotik bereiztaezina; eta bestalde, haustearen balorea.


Garizuma aurreko herri jaiari aratustea deritzo, gazteleraz carnestolendaz. Euskaraz berriz, karnabalak, aratuzteak, aratusteak, hauen aldaera guztiekin, eta baita ateste eguna, anarru eguna...
AURREKO IGANDEA
Bizkaiko inauteri asteko lehen ekintza aurreko igandean ospatzen den landa- merienda da. Ohitura hau lurraldeko hainbat lekutan mantentzen da oraindik.

Iparraldeko inauteriak dira ospetsuenak Euskal Herrian.
Zuberoarrek deitura hau ematen diete inauterietako festei. Herriko biztaleen araberako izaten da partaidetze: herri txiki batean 20 partaide izan daitezkeen bitartean, 80ra irits daitezke handiago batean.
DANTZAKO PERTSONAIAK:
Zerriak zaintzen dituenak bi behi zintzarri eramaten ditu gerrian lotuta, eskuan zaldi buztana. Taldearen lehen partaidea dugu. Badira beste pertsonai ezagun batzuk ere:
- Gatuzaina: eskuan guraize handi batzuk daramtzanak.
- Kantinera: gerrian upeltxoa daramana.
- Zamaltzaina: Ikurrina daramana.

SAN JUAN

Gau berezia da Euskal Herrian San Juan gaua. Ohiturari jarraituta, jendea suaren inguruan batzen da gatxak aldendu nahian eta horretarako suaren gainetik salto egiten dute .
San Juan gauaren protagonista sua da. Mendez mende, magia pixka batekin, belaunaldiz- belaunaldi hedatu den ohitura da.

Gure arbasoek, sorginen gaua zela eta, espiritu txarrak aldentzeko San juan lora- erramuak egiten hasi ziren.


Gaur egun jaia handia da San Juan eguna Euskal herrian.

Lehengo pentsaera eta bizimoduan oinarrituz, sua gauza txarretatik aldentzeko eta gauza onak babesteko egiten zen. Horrela, urtea ondo joango zela pentsatzen zuten.

Jendea suaren inguruan batzen denean, honako berba hauek eskaintzen dizkiote suari:

San juan gabilea

sapuak eta sugeak erre

artoak eta gariek gorde












EUSKAL DANTZAK

Dantzen inguruan hainbat alderdi desberdin aztertu daitezke. Hurrengo lerroetan dantza mota batzuk azalduko ditu, guztiak azaltzea oso luzea delako.

DANTZAREN OSAGAI ESANGURATSUAK

Historiak eskainitako dokumentuak kontuan harturik, badirudi dantzak beti dantzariak ohikoaz bestelako egoera batera aldatzen dituen ekintza zeremonial bati loturik doala.

DANTZAREN TESTUINGURU KULTURALA

Dantza oso baliotsua izan da kontinentean bizi diren kultur aldaera anitzen adierazgarri moduan. Historian zehar, dantza, kontsienteki eraikitako produkzio gisa baino areago bitxikeria gisa ikertu izan da.

Lehen aipatu dudan bezala, hainbat eta hainbat dantza daude eta probintzia bakoitzak bere dantzak ditu. Beraz, hurrengo hauek dira bereziki aztertuko ditudanak:

Ezpata- dantza hitza Euskal Herrian ezpatekiko dantza oro izendatzeko erabiltzen da, arma aurkezten deneko morfologia edozein dela ere. Izena hainbeste eratu da ezen kasi zeremonia edo errituzko dantzen metonimia bihurtu baita eta ezptadantzari hitza dantzariarena, honek ezpata izan ala ez. Bizirik dirauten dantzen artean bi multzo handi bereiz daitezke: lehenengoan dantzariak burutik eta muturretik hartutako ezpata luzeez kateatzen dira; bigarrenean, bi dantzari ilarek sableez armaturik elkarri aurre egiten diote, dantza " pirriko" edo "borroka" dantza batean.

Ezpata buru eta muturreko dantza Europan ezpata dantzen artean hedatuenak dira. Euskal Herrian ezaugarri berezi bat dute, sastakaiez armatutako zenbait dantzariren parte hartzea, hain zuzen.

Ezpata dantzak mairu eta kristauen jaiei eta figurante baten heriotza eta piztuerari loturik ageri dira.


Dantzari bizkaitarren ezpatari heltzeko moduak, eraso eta defentzako mugimenduetan, erakusten du ezpararen eztena dela ezpataren atzean gordetzen duten metafora.



Soka dantzak mendebaldeko Europako dantza kolektibo zahar eta hedatuenetarikoak dira. Olgetarako beste dantza mota batzuk, hala nola kontradantza, fandangoak eta arin- arinak, sartzean datza horren jarduerak behera egin zuen arren, oraindik ere indarreko mantentzen da. Dantza kolektiboaren eredu gisa duen balioa aldi orotan aitortu izan zaio.

Soka dantzak Euskal Herrian aintzinatik bazter ugaritan existitu izan dira, eta tradizionalki katearen bi muturretan kokatutako bi pertsonek zuzentzen dituzte.





2007/05/12

EUSKAL EZKONTZAK



Dantzariak, ganadua, antzerkia, musika alaia, zanpantzarrak...giro ederra izan da asteburu honetan Lekeition. Ezkongaiek lagungiro politean zeharkatu zuten domekan Lekeitio, bere burdi eta guzti. Urte osoan egun bakar batez, behintzat, aintzinako sasoietara bueltatu, eta gure nagusien bizimodua apur bat hurbilago sentitzeko aukera eduki zuten han izandakoek. Gainera, eguraldiak ere ez zuen oztoporik ipini eguna ondo amaitzeko...



Antolatzaileak poz pozik daude, bai zapatuko antzerkia zein domekan izandako ekimenak hain ondo atera zirelako. «Asteburuaren balorazioa ezin hobea da. Zapatuan izandako antzerkia jendeari asko gustatu zitzaion, eta domekakoa ere ondo ondo irten zen» esan du Gora Buru Kultur Elkarteko kide Maiteder Erkiagak. «Gainera, eguraldia ere lagun izan genuen. Justu euria hasi zenean bazkaltzera sartu ginen Batzokian», azpimarratu du. 120 lagun inguru izan ziren bazkarian. Bertan, desfilean parte hartutako guztiak egon ziren: Zanpantzarrak, Euskal Ezkontzan parte hartzen dutenak, dantzariak... Baina hauez gain, egunaren aurretik prestaketetan jardundakoak ere han izan ziren.Aurtengo Euskal Jaia igaro ostean, datorren urtekoari begira daude, Gora Buru Kultur Elkarteko kideak. «Datorren urtean ere, antzeko zer edo zer egingo dugu bezperan. Diru laguntzak baditugu behintzat, ikuskizunen bat antolatuko dugu, eta domekakoa diru laguntzak eduki ala ez, egin egingo dugu», argitu du Maiteder Erkiagak.Euskal Ezkontza eta EuskalJaia Batzokiak aspaldi bere gain hartutako konpromisoak ei dira. «Batzokiak bere ahalmenen arabera finantzatzen du, eta zelan edo halan egingo da. Zapatuko ikuskizunak, ordea, Aldundiak eta Udalak emandako diru laguntzekin finantzatzen dira, orduan laguntza horien arabera egingo dira ala ez» esan du Gora Buru elkartekoak. Iaz, esate baterako, zapatuan ikuskizun bakarra antolatu zuten diru laguntza gutxi izan zituztelako.

HARRIJASOTZAILEAK

Harri- jasotzea oso kirol ezaguna da Euskal Herrian, batez ere harrijasotzaileen arteko apustuei eta marka hauste pertsonalei dagokienez.







Kirol honetan ia ez dago harria jasotzeko txapelketa ofizialik, eta harrijasotzaileek beren kirol karreretan marka hausten dituzten einean sortzen dira espezialitate honetako mito handiak.



300 kiloko mugara soilik 3 harrijasotzaile iritsi dira:



Goiazko Gibitegi



Leitzako Iñaki Perurena



Mikel Saralegi



Apustuaren lehia plazan egiten da, jende aurrean inguru hurbilean harrera ona duenean, eta ikusle asko eta asko hurbiltzen da horrelakoetan.



HARRIA



Lau formatako harri erregularrak erabiltzen dira: harri esferikoa, zilindrikoa, kubikoa eta laukizuzena. Eskuarki ordu erdikoa izan ohi da proba burutzeko zehaztutako denbora. Ordu erdi hori hamar minutuko 3 txandatan banatzen da, baina epe horiek aldatu egiten dira lehia batetik bestera.



TXAPELKETAK

Azken 20 urteotan herri kirolen Euskal Federazioak antolatutako bi txapelketa egin dira, bata harri handiekin eta bestea harri txikiekin, beraz bi txapelketa.

Lehia berdintzeko asmotan, harrijasotzaileek lau hari motekin egin behar dute lan ( kubikoa, esferikoa, zilindrikoa eta laukizuzena), eta lau harriekin kilo gehien jasotzen dituena izaten da txapeldun.

MARKA ONENAK
Historian markarik onenak ezarri dituzten bi harrijasotzaileak honako bi hauek dira:
- Iñaki Perurena
- Mikel Saralegi

ARRAUNLARIAK/ ESTROPADAK

Oraintsu arte itsasoa berebizikoa izan eta miatu gabe egon da. Traineruen estropadak itsaso zabaleko arrantzaren ingurutik sortutakoak dira. Urte askotan zehar, estropaden gaia arrantzarekin lotua egon zen eta arrantzale onenen artean osatzen zituzten itsasertzeko tripulaziorik onenak.


XIX. mendearen amaiera aldera, 1879. urtean hain zuzen ere, Donostiako Udalak antolatu zituen lehenengo traineru estropadak, Kontxako estropadak, bertara iristen ziren bisitarien aisialdia betetzeko, horrelako ikuskariak behar baitzituen. Arraunen egin beharreko distantzia 3 itsas miliatan finkatu zen 1910eko hamarraldian.


ESTROPADAK


Traineru estropadak, gehienetan, lau luze eta hiru ziabogetara jokatzen dira eta hiru milia egiten dituzte. Badira erlojuaren kontrako bestelako modalitateak ere, eta hauek estropadak egiteko tokiak lau untzi batera ibiltzeko aukerarik ematen ez duenean izaten dira. Trabesiak ere izaten dira, baina banaka batzuk eta ibilbide luzeagoa izaten dute, itsasertzeko bi herrien arteko distantzia izan ohi da.


DENBORALDIA


Estropaden denboraldi ofiziala ekainaren amaiera aldera hasi eta urriaren hasiera aldera amaitzen da. Aurretik, ordea, batelen eta trainerilen denboraldia jokatu da martxoatik aurrera. Denboraldiko probarik garrantzitsuena, Donostiako Kontxako estropada da, ziaboga bakarreko bi luzekoa izaten dena.


Gehienbat Euskal Herriko kostaldeko taldeek parte hartzen dute baina badaude baita Espainia mailakoak, adibidez: Castro...
Bizkaian jokatu eta ezagutzen diren lehen estropadak aro modernoan Bilboko Abran jokatutakoak dira. 1887an, Maria Kristiña erregina Bilbora zetorrela eta, jokatu ziren Bilboko Estropadak.
Gerra Zibila izan zen garaian, eteneladi bat jasan zuen arraunak.

SAN FERMINAK


San Ferminak, Euskal Herri mailan jai ospetsuenetarikoak dira. Oso ezagunak dira Iruñeako San Ferminak. Uztailaren 7an hasten dira eta zazpi egunez irauten dute. Aste osoan zehar, goizero goizeko zortzietan, entzierroa ospatzen da.
Entzierroa San Fermin santuari abesten hasten da. Korrikalariek honako hau abesten diote San Fermini:
A San Fermin pedimos
por ser nuestro patron
nos guie en el encierro
dandonos su bendición.
GORA SAN FERMIN!
GORA!
Ondoren, Zezenak irteten dira eta korrikalariak aurretik doaz zezen plazara heldu arte. Bitartean, hainbat kaleetatik sartzen dira; kale guztietatik ospetsuena Estafeta kalea da. Bertan,zezen asko eta asko erori egiten dira eta horrek korrikalariei arriskua sortzen die.
Entzierroa bukatu ondoren, jai giroan jarraitzen dute egun osoan zehar.
Jaien amaiera "Pobre de mi" abestiarekin ematen da. Uztaila 14an, gaueko hamabietan, udaletxeko plazan elkartzen da jendea eta kandelak pizten dituzte. Orduan, abesti hau abesten dute:
Pobre de mi
Pobre de mi
que se han acabado
las fiestas de San Fermin....
Abestia bukatzean, kandelak itzaltzen dituzte eta zapi gorde egiten dute hurrengo urterako.
Jai hau udan ospatzen denez, haurrek ez dute eskolan asko lantzen baina jakin beharreko zerbait da. Euskal kulturaren punturik ezagunena bait da mundu mailan. Atzerritar asko eta asko etortzen dira Iruñeara San Ferminetan jai hau ezagutu ahal izateko.