Dantzen inguruan hainbat alderdi desberdin aztertu daitezke. Hurrengo lerroetan dantza mota batzuk azalduko ditu, guztiak azaltzea oso luzea delako. Historiak eskainitako dokumentuak kontuan harturik, badirudi dantzak beti dantzariak ohikoaz bestelako egoera batera aldatzen dituen ekintza zeremonial bati loturik doala.
Dantza oso baliotsua izan da kontinentean bizi diren kultur aldaera anitzen adierazgarri moduan. Historian zehar, dantza, kontsienteki eraikitako produkzio gisa baino areago bitxikeria gisa ikertu izan da.
Ezpata- dantza hitza Euskal Herrian ezpatekiko dantza oro izendatzeko erabiltzen da, arma aurkezten deneko morfologia edozein dela ere. Izena hainbeste eratu da ezen kasi zeremonia edo errituzko dantzen metonimia bihurtu baita eta ezptadantzari hitza dantzariarena, honek ezpata izan ala ez. Bizirik dirauten dantzen artean bi multzo handi bereiz daitezke: lehenengoan dantzariak burutik eta muturretik hartutako ezpata luzeez kateatzen dira; bigarrenean, bi dantzari ilarek sableez armaturik elkarri aurre egiten diote, dantza " pirriko" edo "borroka" dantza batean.
Ezpata buru eta muturreko dantza Europan ezpata dantzen artean hedatuenak dira. Euskal Herrian ezaugarri berezi bat dute, sastakaiez armatutako zenbait dantzariren parte hartzea, hain zuzen.
Ezpata dantzak mairu eta kristauen jaiei eta figurante baten heriotza eta piztuerari loturik ageri dira.
Dantzari bizkaitarren ezpatari heltzeko moduak, eraso eta defentzako mugimenduetan, erakusten du ezpararen eztena dela ezpataren atzean gordetzen duten metafora. 
No hay comentarios:
Publicar un comentario