2007/03/14

BIZKAIKO KOSTALDEA


2006ko Aste Santuan, lagun talde bat elkartu eta Bizkaiko kostaldea ezagutzea erabaki genuen. Horretarako, mapa hartu eta bisitatu nahi genituen lekuak aukeratu genituen. San Juan de Gaztelugatxe, Algorta, Plentzia, Bermeo, Lekeitio, Bakio eta Mundaka ikusi genituen.

San Juan de Gaztelugatxera igo ondoren, bakioko hondartzan bazkaldu genuen. Eguraldi ona aprobetxatuz, oinak uretan busti genituen uraren tenperatura ikusteko. Eguna ondo bukatzeko, Bermeoko portutik buletatxo bat eman genuen, argazkian ikusten den bezala eta ondoren merienda afari egin geneuen.

Hurrengo eguna, Algorta eta Plentziako zonaldea ikusteko erabili genuen. Inguru hau guztiz desberdina bestearekin alderatuz. Hemen etxebizitza eta kutsadura gehiago dagoela ikusi ahal da. Mundaka, Bakio eta Lekeitio inguruan, hezetasuna nabarmenagoa da.

Bukatzeko , aukera izanez gero, Euskal Herriko kostaldea bisitatzeko eskatzen dizuet.

Ongi izan!!!!!!!

BRASIL


Ni Igorreko Arantzarte dantza taldean ari naiz. 2006ko Udan, Brasilera joan giñen. Çasapava do sul herrira hain zuzen ere. Bertan Argentinako, Boliviako eta Colombiako beste dantza talde batzuekin egon giñen. Baita Brasileko Os Chimangos dantza taldearekin ere, Çasapava do sul herrikoak.

Bertan, hainbat leku turistiko bisitatu geneituen, hala nola: guaritas, lavras do sul, minas do camaquá... Bidai honi esker, beste herrialde batzuetako kulturak ezagutu ahal izan ditugu. Baita Euskal kultura Hego Ameriketatik zabaldu ere.

Çasapava do sul herria Brasilgo hego barnealdean dago, Porto Alegretik nahiko hurbil eta Uruguayko iparrareki ia muga eginez. Bertako biztanleriari dagokionez, maila ertain- baxukoa da. Gehienak etxe edo txaboletan bizi dira. Paisaia aldetik, laua da, hau da, ez dago mendi alturik inguran. Nahiz eta Brasilen egon herria hau, ez dauka Rio edo San Pauloko klimarekin zerikusirk. Zonalde honetan, neguak oso hotzak dira eta udak aldiz, oso beroak.

2007/03/01

SARRERA

Blog honetan, euskal ohiturak eta hezkuntzaren inguruan arituko naiz. Urteetan zehar Euskal Herrian euskal ohiturek izandako garrantzia ikusteaz gain, hezkuntzan zer nolako garrantzia eman behar zaion euskal ohiturei azalduko dizuet.

Haurrek txikitatik barneratu behar dituzte beraien kulturaren barnean dauden usadioak. Horregaitik, eskola erakundeen bidez ohiturek duten garrantzia azaleratu beharko zaie.

Nire helburu nagusiena, gure usadioak hezkuntzarekin lotzea izango da.

AURKEZPENA


Igorreko Oihane Iturrioz naiz eta Haur Hezkuntzako 3. maila burutzen ari naiz. Haurrak oso gogoko ditut eta haien hezkuntzan eragina izatea gustatuko litzaidake.