2007/03/14

BRASIL


Ni Igorreko Arantzarte dantza taldean ari naiz. 2006ko Udan, Brasilera joan giñen. Çasapava do sul herrira hain zuzen ere. Bertan Argentinako, Boliviako eta Colombiako beste dantza talde batzuekin egon giñen. Baita Brasileko Os Chimangos dantza taldearekin ere, Çasapava do sul herrikoak.

Bertan, hainbat leku turistiko bisitatu geneituen, hala nola: guaritas, lavras do sul, minas do camaquá... Bidai honi esker, beste herrialde batzuetako kulturak ezagutu ahal izan ditugu. Baita Euskal kultura Hego Ameriketatik zabaldu ere.

Çasapava do sul herria Brasilgo hego barnealdean dago, Porto Alegretik nahiko hurbil eta Uruguayko iparrareki ia muga eginez. Bertako biztanleriari dagokionez, maila ertain- baxukoa da. Gehienak etxe edo txaboletan bizi dira. Paisaia aldetik, laua da, hau da, ez dago mendi alturik inguran. Nahiz eta Brasilen egon herria hau, ez dauka Rio edo San Pauloko klimarekin zerikusirk. Zonalde honetan, neguak oso hotzak dira eta udak aldiz, oso beroak.

No hay comentarios: