2007/03/14

BIZKAIKO KOSTALDEA


2006ko Aste Santuan, lagun talde bat elkartu eta Bizkaiko kostaldea ezagutzea erabaki genuen. Horretarako, mapa hartu eta bisitatu nahi genituen lekuak aukeratu genituen. San Juan de Gaztelugatxe, Algorta, Plentzia, Bermeo, Lekeitio, Bakio eta Mundaka ikusi genituen.

San Juan de Gaztelugatxera igo ondoren, bakioko hondartzan bazkaldu genuen. Eguraldi ona aprobetxatuz, oinak uretan busti genituen uraren tenperatura ikusteko. Eguna ondo bukatzeko, Bermeoko portutik buletatxo bat eman genuen, argazkian ikusten den bezala eta ondoren merienda afari egin geneuen.

Hurrengo eguna, Algorta eta Plentziako zonaldea ikusteko erabili genuen. Inguru hau guztiz desberdina bestearekin alderatuz. Hemen etxebizitza eta kutsadura gehiago dagoela ikusi ahal da. Mundaka, Bakio eta Lekeitio inguruan, hezetasuna nabarmenagoa da.

Bukatzeko , aukera izanez gero, Euskal Herriko kostaldea bisitatzeko eskatzen dizuet.

Ongi izan!!!!!!!

No hay comentarios: