2007/04/30

OLENTZERO

Olentzero pertsonaia Lesaka ingurutik dauka jatorria, Nafarroan. Pertsonaia hau euskal mitologiarekin eta sinkretismoarekin erlazionatzen zen. Denbora igarro ahala, bertsio modernoagoak sortu ziren. Bertsio hauetan, olentzero basoan bizi zen eta ikatza egiten zuen. Gainera ez zituen haurrak gustoko. Gaur egun, euskal familietara pasatu den tradiziozko pertsonaia da.




Gabonak heldu baino lehen, haurrek abestia ikasten dute olentzerok bisita egiten datorrenean abesteko:




Olentzero joan zaigu


mendira lanera


intentzioarekin


ikatz egitera.




Aditu zuenean


Jesus jaio dala


lasterka etorri da,


berria ematera.




Orra, orra


gure olentzero!


pipa hortzetan duela


eserita dago.


Kapoiak ere baditu


arraultzatxuekin,


bihar meriendatzeko


botila ardoarekin




Olentzero buru handia


entendimenduz jantzia


bart arratsean


edan omen du


bost barruako zagia


Ai horren tripa haundia


tralarara tralarara....


Haurrek hainbat ekintza desberdin egiten dituzte gabonetan. Lehenik eta behin, gabon kanta ikasten dituzte. Gero, gutun bat idazten diote olentzerori bidlatzeko. Gutun hori posta ontzira botatzen dute.

Gabonetako oporrak hartzen dituzten egunean, olentzerok bisita egiten du ikastolara. Orduan, haurrek gabon kanta abesten diote eta ikastetxera ekarri dituen opariak zabaltzen dituzte.

Euskal tradizioa, haurrak, jaiotzen direnetik ikasten dute eta denbora igaro ahala, pertsonai mitiko hori gero eta hobeto ulertzen dute.


No hay comentarios: